2013/10/31

Android proiektu baten anatomia eclipsen - Lehenengo proiektua

Eclipsen Android proiektu bat sortzeko  honako pausu hauek jarraitu behar dira:

  1. Android App proiektu berri bat sortzeko file menura jo:

    I. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 1. pausua

  2.  II. Ilustrazioan ikus daitekeen pantailan honako datua hauek sartu behar dira:
    • Application name: Sortuko den .APK artxiboak izango duen izena. Gailuan instalatzerakoan defektuz ikonoaren azpian agertuko den testua.
    • Project name: Eclipse proiekturako sortuko den karpetaren izena.
    • Package name: Javako arauak jarraituz, proiektua namespace izeneko pakete batean bilduko da. Normalean enpresaren dominioa erabiltzen da alderantzizko zentzuan.
    • Minimun Required SDK: App-a exekutatuko duen gailuari eskatuko zaion gutxieneko SDK bertsioa definitu behar da. Bertsio hauek API maila ezberdinetan banatzen dira eta ahalik eta SDK-a maila baxuena jartzea gomendatzen da, modu honetan gailu gehienetan funtzionatuko du App-ak.
    • Target SDK: App-a probatutako  SDK bertsioa adierazten da hemen. Normalean hurrengoarekin bat dator.
    • Compile with: App-a zein SDK bertsioren aurka konpilatuko den adierazi behar da. Normalean ahalik eta API level altuena jarriko da Androiden azken bertsioekin konpatiblea den ziurtatzeko.
    • Theme: App-aren GUI-ari aplikatuko zaion theme estiloa definitu daiteke baina ez da beharrezkoa.

    II. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 2. pausua

  3. Hurrengo pantailan (Ikus III. Ilustrazioa) proiektua eclipsen lehen aldiz sartzean definituriko workspace-etik kanpo gordetzeko aukera emango digu.
    III. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 3. pausua


  4. IV. Ilustrazioan ikus daitekeen bezala hurrengo pantailan App-aren ikonoa eta bere itxura definitu daiteke.
    IV. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 4. pausua


  5. Jarraian agertzen den pantailan defektuz proiektu bat sortzerakoan sortuko den activity mota definitu behar dugu. Normalean V. Ilustrazioan ikus daitekeen aukera hautatuko da.
    V. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 5. pausua


  6. VI. Ilustrazioko pantailan aurreko pausuan aipatutako activity-aren izena eta nabigazio mota definituko  dira.
    VI. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 6. pausua


  7. Guztia behar moduan atera bada VII. Ilustrazioak erakusten duen pantaila lortuko da.

    VII. Ilustrazioa: Eclipsen Android App baten proiektua sortzeko 7. pausua

 VIII. ilustrazioan ikus daitekeen moduan eclipsen Android proiektu bat sortzen den bakoitzean egitura zehatz bat duen karpeta eta fitxategi ezberdinen multzoa sortzen da. Jarraian egitura propio honetako elementu ezberdinak deskribatuko dira:

VIII. Ilustrazioa: App aten anatomia eclipsen


  • src karpeta: App-aren iturburu kode guztia biltzen da karpeta honetan. Normalean .java fitxategiak izango dira eta App-aren kontrola eta logika definituko dute. Proiektu bat sortzen den aldiro defektuz MainActivity.java fitxategia sorturik egongo da (ez bada sorreran izena aldatu, Ikus IX. Ilustrazioa), App-aren activity nagusiaren onCreate metodoa implementatuz eta aplikazioari interfaze grafiko bat eskeiniz.
IX. Ilustrazioa: src karpeta

  • res karpeta: aplikazioko baliabide guztien fitxategiak barneratzen ditu, hauek dira azpimarragarrienak (Ikus X. Ilustrazioa):
    • res/drawable: App-aren irudiak gordetzen dira hemen. Gailuaren bereizmenaren arabera  /drawable-ldpi, /drawable-mdpi, /drawable-hdpi, /drawable-xhdpi eta /drawable-xxhdpi azpikarpetetan sailka daitezke irudiak App-ak automatikoki erabili behar duen irudi egokiena aukeratzeko.
    • res/layout: Aplikazioaren interfaze grafikoak daude karpeta honetan. Java natiboan programatuz GUI-ak .xml fitxategietan definitzen dira. /res/layout-land karpeta ere sor liteke gailua horizontalean jartzen denean GUI ezberdina bat eeskeintzeko.
    • res/value: Karpeta honetan App-ak erabiliko dituen testuak, estiloak, koloreak e.a. gordetzen dira .xml artxiboetan.
X. Ilustrazioa: res karpeta
  • gen karpeta: Bertan konpilazio garaian sortzen diren fitxategien multzoa aurkitzen da. Horien artean R.java deritzona aipatu behar da. Class-e honek App-an definitu eta sartu ditugun baliabide guztien ID-ak jasotzen ditu App-aren logika programatzerako garaian baliabide horietarako bidea irekitzeko eta errazteko.
  • assets karpeta: karpeta komodina dela esan liteke, orokorrean beste karpetetan sartu ezin diren baliabideak e.a. gordetzen direlako bertan.
  • AndroidManifest.xml fitxategia: fitxategi hau oso garrantzitsua da App-aren funtzionamendu egokirako. Hemen App-aren deskribapena eta definizioa burutzen da: gailuko ze hardware erabiliko duen, ze baimen izango dituen, zein izango den aplikazioaren estiloa, zenbat activity erakutsiko diren e.a.