2013/10/22

Android App baten osagaiak

Android App baten eraikuntzean honako oinarrizko elementu hauek topa ditzakegu (ikus I. Ilustrazioa):

I.Ilustrazioa: Android App baten osagaiak

Activity-ak

 Activity-ak interfaze grafikoaren osagai nagusiak dira. Modu sinplean esan liteke Activity-ak App-en lehio edo pantaila bakoitza direla. Activity-ak sistema eragilearen FIFO pila batean gordetzen dira (ikus II. Ilusrazioa).

II. Ilustrazioa: Activitien FIFO pila


View objektuak edo Widget-ak

 View motako objektuak interfaze grafikoa osatzeko erabiltzen diren osagaiak dira, adibidez textuak, irudiak, botoiak, zerrendak,... (ikus III. Ilustrazioa). Osagai hauei Widget ere deitzen zaie eta Android-ek aurretik aipatutako horiek eskeintzeaz gain, programatzaileak bere Widget propioak sortzeko aukera ere ematen du.

III. Ilustrazioa: Widget ezberdinen sailkapena

Service-ak

 Service-ak background-ean exekutatzen diren interfazerik gabeko osagaiak dira. Beste edozein sistema eragiletan aurki daitezkeen zerbitzuen antzekoak dira. Service-ak edozein motako ekintzak burutu ditzakete, adibidez datuak eguneratzea, adierazpenak bidaltzea eta baita momenturen batean erabiltzailearekin elkarreragiteko elementu bisualak bidaltzea.


Content provider-ak

 Content provider-ak Android app-en artean datuak partekatzeko mekanismoak dira (ikus IV. Ilustrazioa). Osagai hauen bitartez modu transparente batean elkartruka daitezke datuak azken hauen biltegiratze, egituratze eta implementatze informazioari buruzko detaileak ezagutu gabe.

IV. Ilustrazioa: Content provider-en funtzionamendua
Broadcast receiver-ak

 Broadcast receiver-ak sistemak berak edota beste aplikazioek sortzen dituzten ebentuen detekziorako eta hauen aurrean erreakzionatzeko sortutako osagaiak dira (ikus V. Ilustrazioa). Adibidez, "bateria baxua", "SMS jasota", "SD txartela sarturik" bezalako mezuen kudeaketaz edota inguruko bluetooth gailuen atzemate prozesuaren kudeaketaz arduratzen dira.

V. Ilustrazioa: broascast receiver baten funtionamendua

Intent-ak

 Intent bat aurretik deskribatutako android app batean aurki daitezkeen osagai ezberdinen arteko komunikazio elementua da. Intent baten bitartez beste activity bati dei diezaiokegu gure activity-tik (Ikus VI. Ilustrazioa), edota service bat martxan jarri edo broadcast mezu bat igorri.

VI. Ilustrazioa: Activitie ezberdinetatik pasatzeko intent-a