2013/08/02

App Inventor-en hiru interfazeak

Proiektu kudeatzailearen lehioa

Lehio honetan (ikus I. ilustrazioa) aurretik sortutako aplikazioen proiektuak ireki, deskargatu, ezabatu eta abar egin daiteke. Aplikazio berri bat sortzea bada gure helburua, new botoiari sakatu beharko diogu eta proiektuari izen bat eman jarraian.

I. Ilustrazioa:Proiektu kudeatzailearen lehioa

 App Inventor-eko proiektu bat bi atal nagusitan banatzen da: diseinu lehioan eta bloke editorean (ikus II. ilustrazioa).

II. Ilustrazioa: diseinu lehioa eta bloke editorea




Diseinu editorea

 Diseinu lehioan aplikazioaren osagaiak zehazten ditugu. Ezkerraldean kokaturik dagoen paletean (ikus III. ilustrazioa)ikusten diren eta ikusten ez diren elementu grafikoak daude, besteak beste, etiketak, irudiak, botoiak, testu kutxak, timer-ak, bluetooth koneksiorako elementuak, datu baseak eta abar. Hauek paletetik Viewer izeneko erdialdeko eremura mugitzen dira guk nahi dugun itxurako interfaze grafikoa osatzen hasteko.


III. Ilustrazioa: Elementuen paleta

Azkenik eskubialdean, interfazean kokatutako elementuen zerrenda eta euren propietateak aldatzeko zutabea edukiko ditugu(Components eta Properties zutabeak).

Orokorrean diseinu atal hau ezaguna egingo zaio Visual Basic edo JBuilder bezalako tresnak erabili dituen edonori, hau da, zerrenda batetik elementuak aukeratu, interfazean dagokion tokian kokatu eta propietateak egokitzeak ez du zailtasun handiegirik aurreikusten.


Bloke editorea

Berrikuntza nagusia bloke editorearen atalean dago. Atal honetan aurrez definitu ditugun elementuei funtzionalitatea emango diogu, hau da, gure aplikazioaren logika programatuko dugu, baina bisualki, programazio lerro bat bera ere idatzi gabe. Bloke editoreak Open Blocks Java library erabiltzen du programazio bloke bisualak sortzeko. Open Blocks programazio bisuala Scratch programazio lengoaiari oso lotuta dago eta azpimarratzekoa da bai Scratch zein Open Blocks MIT-ean garatutako tresnak direla.

Bloke editorea irekitzeko, diseinu lehioaren goialdeko eskubialdean topa dezakezuen Open the block editor botoian sakatu behar da (ikus IV. Ilustrazioa). Guztia ongi joanez gero java fitxategi bat irekitzeko eskatuko du App Inventor-ek. Irekitzeko eta exekutatzeko baimena eman:

IV. Ilustrazioa: Bloke editorea irekitzen

Java exekutatzen ikusiko da eta azkenean bloke editorea irekiko zaigu (ikus V. Ilustrazioa).

V. Ilustrazioa: bloke editorea

Bloke editorea nagusiki ezkerraldeko hiru zutabetan banatzen da:

 -My blocks: diseinu lehioan apliazioaren interfazean kokatutako elementu bakoitzari dagozkion aukeren zerrenda barneratzen du.

 -Built-in: aplikazioaren logikari eta formatuei(koloreak, testuak, zerrendak edo listak,...) dagozkien aukerak barneratzen ditu.

 -Advance-in: built-in zutabeak baino aukera konplexuagoak integratzen ditu.

Hiru zutabe horietako elementu logikoak erdialdeko eremura pasa behar dira elementuak sakatuak mantenduz eta pantaila erdialdera eramanez.