2013/08/01

AndroidEkin: Android sistema eragilerako App-ak garatzen ikasteko Euskarazko bloga

Kaixo blogari eta irakurleoi!


Azken urteko esperientziaren ondoren, azkenean ekin diogu blog hau sortu eta lehen sarrera idazteari.

Azken urteko esperientzia diot, ia badelako urte bete Android sistema eragilearen inguruko proiektu berritzaile batean kolaboratzen hasi ginela Josema eta biok Lanbide heziketarako berrikuntza zentruan, Tknikan hain zuzen ere.

Bertan, Google-k gailu mugikorretarako diseinatua zuen sistema eragile jada ez hain berriak eskeintzen dituen garapen aukera ezberdinak aztertu ditugu, batez ere App-en garapenari dagokionez.

Helburu nagusiak 2 izan dira:

  • Alde batetik App-en erabilpenak prozesu industrialen kontrolean izan dezakeen erabilpena ikertzea.
  • Eta bestetik azterketa, hausnarketa eta ikerketa guzti horietatik jasotako emaitzetatik sortutako ezagutzaren transferentzia burutzea.
Eta zer modu hobeagoarik trasnmisioa burutzeko blog bat baino? eta zergatik ez Euskaraz?

Ezagutzen dugu Android eta Euskara uztartzen dituen proiekturen bat, hala nola Android Euskaraz izenekoa (http://androideuskaraz.akting.eu/blog/), helburu nagusia sistema eragile hau Euskararatzeko komunitate bat sortzea izanik, bejondeizuela!!! Baina oraindik ez dugu aurkitu sarean android App-ak garatzeko dokumentazio materialik euskaraz.

Hori izango da AndroidEkin blogaren xedea:  Android sistema eragilerako App-ak garatzen ikasteko Euskarazko materiala eskeintzea.

Urte betean eginiko ikerketa lanetan eta horiei esker emandako ikastaroetan ikasitakoa, eta datozenetan egingo dugunaren ispilua izango da AndroidEkin: pausuz pausu programazio kodeen azalpenak, ikasleekin garaturiko proiektuak, proposatutako ariketak e.a. elkartu, partekatu eta zabalduko dituen topagunea osatuko dugu.

Hasia da dagoeneko Android-i buruzko ezagutzaren transferentzia Euskara hutsean.............................